XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iztundea, euskal antzerkiaren oinarriaAbenduaren lehen asteburuan BAGERAk gerra ondoko Euskal Iztundean antzerki lanak taularatzen aritutako taldekideak omenduko ditu.
1992ko abenduan egin zuen BAGERAk lehen aldiz,
Aurtengoan, abenduaren 1, 2 eta 3an diktadura garaiko euskal antzezleak izango dira protagonista.
1915ean Toribio Altzagaren zuzendaritzapean sortu zen, euskara eta antzerkia elkartu nahian, Donostiako Udaleko Euskal Iztundea KTE zuzeneko arduradun zela.
Donostiarrek antzerkiarekin izan zuten arrakasta Euskal Herri osora zabaldu zen.
Soroaren
Urtez urte, 36ko gerra zibilera bitartean, indarra hartzen joan zen mugimendu hau.
Baina gerrak bertan behera utzi zituen euskara eta euskal kulturarekin lotura zeukaten ekintza guztiak.
Etenaldi izugarria izan zen euskal kulturarentzat eta baita antzerkiarentzat ere.
Gerra ondorenean, piskanaka-piskanaka, batez ere aldizkarietan leku emanaz, hasi zen berriro ere suspertzen euskal antzerkia.
Honela, 1953an, euskal talde gazte bat, gerra aurreko Euskal Iztundearen izena eta izaera bera berreskuratuz, Mari Dolores Agirreren zuzendaritzapean, antzezlanak euskaraz eskaintzen hasi zen berriro ere.
Antzerkigile askoren lanak taularatu ziren garai honetan: Alzagaren
Miren Terese Etxaniz eta Juan Joxe Orkolaga senar-emazteek, batez ere gerra ondorengo lehen urteak, oso garai zailak zirela diote.
Ezer egin aurretik zentsura pasa behar izaten zen.
Obrak gazteleraz idazten ziren, Gobernu Zibilera aurkeztu eta hango baimena ondoren lan horiek euskaraz antzezten ziren.
Rosa Arruabarrenaren esanetan,
Egun seinalatuetarako antolatzen ziren antzerki emanaldiak: Santo Tomas eguna, San Sebastian eguna...
Emanaldioro betetzen zen Antzoki Zaharra eta noizean behin Victoria Eugenian antzezten zutenean ere bete-bete egiten zen.